Espainiako bigarren errepublika, 1931ko
apirilaren 14an sortu zen Alfontso XIII.ak tronua utzi eta bi egunetara eta
1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, gerra zibila bukatzearekin batera. Errepublikazaletasunak eraman zuen gizartea bigarren errepublika aldarrikatzera. Zaletasun hau, lehenengo errepublikan nabarmendu zen. Baina lehenengo errepublika amaitzean, zaletasun honen barnean, desadostasunak sortu ziren. Hala ere, XX mendean, desadostasun hauek gainditu eta mugimendua berriro ere indarrean jarri zen, Union Republicana sortzearekin batera. Indartze honek, gizartea bigarren errepublika aldarrikatzea eraman zuen.
Bigarren errepublika honetan, hiru garai nagusi ezberdintzen dira: biurteko erreformista, biurteko erradikal-cedista eta
frente popularraren garaia.
Biurteko erreformista garaiak
1931tik 1933ra bitartean iraun zuen. Bertan, 1931koekainean, hauteskundetara
deitu eta alderdi ezkertiarrak irabazi zuten. Urte bereko abenduan beraz, konstituzio
berria onartu zen eta bertan, sufragio unibertsala onartu zen, lehen aldiz
emakumeak ere boto eskubidea eskuratzen dutelarik, estatua laikotzat ematen da
eta estatuen autonomiak onartzen dira.
Garai honetako lehendakaria, Manuel Azaña izan zen, erreforma ugari egin
nahi izan zituena; dibortzio eskubidea eta lehen hezkuntza laiko eta mistoa
sortzea esaterako. Baina erreforma hauek porrot egin zuten.
Erreforma hauek porrot egin
zutenez, Manuel Azañak dimititu eta hauteskundeak deitu ziren. Oraingo honetan,
CEDAk irabazi zuen; hau da, alderdi eskuindarrak. Honekin batera, biurteko
erradikal-cedista hasten da, non gobernua ere erradikal-cedista bilakatu zen.
Garaiko lehendakaria Gil Robles izanik, aurreko erreforma guztiak indargabetu
zituen hainbat gatazka sortuz. Horregatik, garai honi biurteko beltza ere deitu
izan zaio. Garai honetan, langile klaseak kaltetuak izan ziren eta langile
mugimendua indartu zen. Ondorioz, 1934an
urriko iraultzari hasiera eman zitzaion, hau bigarren errepublikako gertakaririk
larriena bilakatuz. Iraultza honen gune nagusiak, Asturias eta Katalunia izan
baziren ere, Euskal Herrian ere eragina izan zuen, nahiz eta neurri txikiagoan
izan.
Arazo horiek zirela eta, Alcala
Zamorak, 1936ean, berriro hauteskundeak deitu zituen. Hauteskunde hauetan,
alderdi ezkertiarrak, Frente Popularrarekin batu eta “mayoria parlamentarioa”
eskuratu zuten, 257 boto zituztelarik. Hemen hasten da hirugarren garaia.
Ezkertiarren garipenak, militar monarkiko eta eskuindarren (Franco, Mola, Godet…)
konspiraziorako ahaleginak biziagotu zituen. Gobernu berri honek, berriro ere
Azañak zuzendua, lehen Biurteko Erreformistaren legedia berrezarri zuen, beste
neurri batzuk gehiago hartuz; amnistia politikoa (Biurteko Beltzan eta 1934ko
iraultzan parte hartu zutenentzat), Euskal Estatutua gorteetara eramatea eta
kolpismotik hurbil zeuden militarrak tokiz aldatzea (Mola Nafarrora, Godet Balearretara
eta Franco Kanariar Irletara) Honek guztiak, desadostasuna sortu zuen
gizartean, eskuindarrak eta ezkertiarrak elkarren aurka jarriz. 1936ean,
liskarrak areagotu ziren. Marokoko tropak matxinatu ziren, Franco buru
zutelarik eta Nafarroan Mola ere matxinatu zen. Arazo guzti hauek zirela eta,
estatu kolpea eman eta hiru urte iraungo zituen Gerra Zibila hasi zen. Bigarren
Errepublika 1939an bukatu zen Gerra Zibila bukatu eta Francoren diktadura
hastearekin batera.
Bilakaera azaldu ondoren,
Bigarren Errepublikak iraun zuen garai honetan zehar gizarteko testuinguru
ezberdinek jasandako aldaketak aipatzea garrantzitsua da. Izan ere, azalduriko
bilakaerako aldaketa politikoek eragin nabarmena izan zuten gizarteko beste
alorretan ere. Hain zuzen, testuinguru sozial eta ekonomikoan, arlo erlijiosoan
eta baita hezkuntzan ere.
Testuinguru ekonomikoari
dagokionez, mundu guztian eragina izan zuen depresio ekonomikoaren garaia izan
zela esan dezakegu. Bigarren errepublikak hasieran aurkituriko arlo sozialeko
egoera ere ez zen oso baikorra. Batetik, erregeak Primo de Riveraren dimisioa
onartu izanagatik armada ofizialak hura ez babesteko erabakia hartu zuen.
Bestetik, gizarteko askatasun aldarrikapenak ugaritzen ari ziren eta ondorioz,
hilketak, kaleko enfrentamenduak eta manifestazioak areagotu ziren. Tentsioz
beteriko gizarte honetan aldarrikatu zen errepublika eta honen iraupenean zehar
isolaturik aurkitu zen, inbertitzaile atzerritarrak euren gobernuak presionatu
baitzituzten errepublika espainiarrari laguntzarik ez eskaintzeko. Gainera,
gizartearen gehiengoa nekazaria zen, industria iraultza oraindik iritsi ez
zenaren seinale.
Erlijioari dagokionez ere ez zen
garai erraza izan. Bigarren errepublika hasierako gobernu probisionalak lehen
sekularizazioak gauzatu zituen, irakaskuntza erlijiosoa borondatezkoa izango
zela adieraziz. Gizartean antiklerikalismoa sendotu zen eta ondorioz, komentu
ugari erre zituzten garai hartan. Gobernu probisionaleko Maura ministroak
erreketa hauek geratzeko egindako ahaleginek ere porrot egin zuten Azañaren
oposizioaren ondorioz, eta nahiz eta tropak hiriburuan sartu erreketei amaiera
emateko, mugimendu antiklerikal horien ekintzak inguruko lurraldetara zabaldu
ziren. Azkenean gobernu probisionalak amore eman eta Eliza eta Estatuaren
arteko harremanak hausten zituzten zenbait neurri hartu behar izan zituen.
1931ko Konstituzioan argi geratu zen Estatuaren akonfesionaltasuna eta hortik
aurrera, hilerrien sekularizazioa, dibortzio eskubidea … eta beste zenbait
neurri hartu ziren, esaterako Azañaren gobernuaren garaian emandako Kongregazio
erlijiosoen eta Konfesioen legeak.
Hezkuntza, berriz, gobernu probisionalaren
garaitik lehentasunezko alor bat izan zen. Eta, bigarren errepublika guztian
zehar eskola primario publiko ugari eraiki zituzten, analfabetismoarekin
amaitzeko asmoz. Gainera eskola primarioen beharra areagotu egin zen
Kongregazioen Legearen ondorioz eskola erlijioso ugari itxi zirenean. 27.000
eskola berri eraiki nahi izan zituzten eta 1932rako 10.000 eskola berri sortu
ziren. Hala ere, espero zutena baina gutxiago izan zen, errekurtso falta zela
eta. Gainera, 1933an Azañaren gobernuak “misio pedagogikoak” gauzatu zituen.
Hauetan, irakasle eta ikasleak inguruko landa eremuko herrixketara joaten ziren
hauek alfabetizatzeko asmoz. Bertan, eskolak eraiki, liburuak eskaini eta
klaseak emateaz gain, Lope de Vega eta Calderon de la Barca bezalako autoreen
obrak antzezten zituzten. Esan beharra dago, hezkuntza politika ugaria eman
zela eta ondorioz, koheziketa sustatu, erlijio ikasgaia derrigorrezkoa izateari
utzi eta hobekuntza pedagogikoak bultzatu zirela.
Beraz esan dezakegu, Bigarren Errepublikan
hezkuntzari garrantzi handia eman zitzaiola eta gaur egun horren baliotsuak eta
garrantzitsuak iruditzen zaizkigun erabakiak hartu zirela lehen aldiz:
koheziketa ofizialki ezartzea eta sufragio unibertsala aldarrikatzea, lehen
aldiz emakumearen boto eskubidea onartuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario