martes, 4 de febrero de 2014

HAUR HEZKUNTZA GARAIKO OROITZAPENAK

  Haur hezkuntzako garaiarekin objetu ugari erlaziona ditzakegu. Baina, guri oroimenean gehien geratu zaizkigunak honako hauek dira: mantala (Intza), plastidekorrak (Maider), egunerokoa (Nerea Alustiza) eta txupetea (Nerea De Los Mozos).

  Objetu guzti hauekin, haur hezkuntzan ikaskuntza prozesu bat ematen da. Bakoitzarekin egiten diren ariketa eta manipulazioei esker alor desberdinak lantzen dira. Objetu guzti hauek, haurraren garapenerako lagungarriak izan dira eta irakasleak dira hauen erabilpena helarazi digutenak. Mantalaren kasuan  garapena sozial eta psikomotorea lantzen da. Plastidekorrekin ordea, grafomotrizitatea garatzen da. Agendari dagokionez, haurraren garapenaren jarraipen bat egiteko balio du, izan ere oso tresna baliagarria da gurasoek haurraren egunerokotasunaren nondik-norakoak jakiteko. Txupetearekin berriz, plazerra estimulatzeaz gain lasaitasuna eskeini eta xurgatzea garatzen da.

  Metodologiari dagokioenez, mantala eta plastidekorren kasuan, imitazioan oinarrituz gauzatzen direla esan dezakegu. Bi kasu huetan erreferente bat izan dute haurrak ikaskuntza gauzatzerakoan. Gainera taldekatze desberdinak gauzatuz egiten den ikaskuntza da. Egunerokoarekin lantzen den metodologia guraso eta irakasleen elkarlanean oinarritzen da. Azkenik, txupeteari dagokioenez
errutina, ohitura eta arauak barneratzen laguntzen dio haurrari, esaterako txupetea siestara mugatzea.

  Haur hezkuntzaren garaian ebaluatze prozesuak garrantzi handia hartzen du. Bertan, irakasleak haurraren ikaskuntza prozesua ebaluatzen du; hau da, helburuak, baloreak, arauak... barneratu dituen eta ea prozesu egokia duen. Prozesu egoki hau lortzeko, objetuez baliatzen gara eta horregatik da garrantzitsua objektuen erabilpenaren ebaluaketa bat egitea.

  Irakaskuntzarako baliabide materialak ezinbestekoak dira, objetua bera horietakoa baita. Plastidekorren kasuan, margoak edukitzeaz gain, folioak mahiak eta aulkiak beharrezkoak dira. Mantalari dagokioenez, haurrak mantala ekartzeaz gain, irakasleak ere ekarri beharko luke imitazioa gauzatzeko. Eugeroko eta txupetearen kasuan, irakasle gurasoen arteko komunikazioa eta ardura eskatzen du. 

  Bukatzeko objektuekin eginten diren jardueren antolaketaz irakaslea arduratzen dela esan behar dugu. Espaziaoa eta denbora kontrolpean izan behar ditu, egoki burutu daitezen huen erabilpenak. Adibidez, irakasle batek mural bat egin nahi badu, aurretiaz prestaturik eduki beharko ditu margoak, guraizak eta papera.

  Beraz, argi geratu da gure oroitzapenetan dauden objektu guztiek izan dutela haur hezkuntzan eta gure bertako garapenean eragina!

No hay comentarios:

Publicar un comentario