lunes, 3 de febrero de 2014

NUN DAUDE NIRE GAILETAK ?


  Gaur ikasgelan, arratoi batzuei buruzko testu bat irakurri dugu, non ikaskuntzarekin zerikusia duela ikusi dugun. Istorio honetan, arratoiek hoteleko txoko guztiak ezagutzen ez dituzten moduan, guk irakaskuntza sistema ere guztiz ezagutzen ez dugula ikusi dugu. Gizartea aldatzen doan heinean, guk, arratoien moduan, aldaketa horietaz ohartu eta egoera berrietara moldatu behar gara. Errutinara erortzea ekidin behar dugu, horrek ez gaituelako aldaketen beharra ikusten uzten. Arratoiak bezala esploratzera atera behar dugu; hau da, metodologia eta eduki berriak bilatu behar ditugu, naiz eta honek hasieran beldurra sortu. Javi arratoiaren kasuan bezala, batzuk nahiago izaten dute lehengo egoerara itzuli, baina egin beharrekoa, bide berriak bilatzea izango litzateke, Maxi arratoiak egiten duen moduan. Izan ere, etengabeko formazio baten beharra dugu bizitzan zehar, baita hezkuntzan ere.

 Autodidaktak izan behar dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario