Curriculuma, eskolak lortu
beharreko guztia biltzen duen plana da. Baina era berean, curriculum hitza ere
erabiltzen da eskolak errealitatean lortzen duena azaltzeko.
Hiru curriculum
mota daudela ikusi dugu. Lehena curriculum
formala izango litzateke, non bertan ikasketa planak sartzen diren; honek,
curriculum baten dokumentazio izaera islatzen du, ikaskuntza-irakaskuntza
prozesuaren programazioa izanik. Batez ere, helburu, eduki eta ekintzak
zehazten ditu. Bigarrena, curriculum
erreala litzateke, non curriculum formala praktikan jartzean datzan. Beraz,
errealitatean programarekin gertatzen dena azaltzen digu, ikasgelaren
beharretara egokitzean aldaketak ematen baitira curriculumean. Eta azkenik, curriculum ezkutua. Hau curriculum
formal eta errealaren arteko tentsioa interpretatzean datza. Bertan, curriculum
formalean agertzen ez bada ere, errealitatean haurrari nahigabe transmititzen
zaiona sartzen da.
Hori
jakinik, gure iritziz, guztiontzat berdina den curriculum formal bat egon behar
da. Hala eta guztiz ere, aurrera eramaten den curriculum erreala bakoitzari
egokitu behar zaio etengabe, bakoitzaren beharrak asetuz. Egokitzapen honetan,
aldaketa batzuk emango badira ere, azken aldaketa helburua izan behar du; hau
da, haurrak ikastea. Horretarako, hasteko aldatu beharrekoa azaltzeko era,
metodologia, baliabideak … izan beharko lukete.
Interesgarria
iruditu zaigun beste gauza bat, haurrari sortzen diogun nahigabeko
menpekotasuna izan da, curriculum ezkututzat hartuko genukeena. Esaterako, haur
bat mantal bat janztera doanean, lasai utzi beharrean, laguntzera joan eta
azkenean guk lotzen diogu. Hau garbi ikusi genuen gelan erakutsitako argazki
honetan:

No hay comentarios:
Publicar un comentario