martes, 18 de febrero de 2014

PAULO FREIRE

                                                       
Paulo, 1921ean jaio zen. Hezkuntza popularraren bai eta alfabetatze metodoaren sortzailea izan zen. Kartzelean ere egon zen bere hezkuntzaren inguruko ideia berritzaileen ondorioz eta ondoren, hainbatetan exiliatu egin behar izan zen. Garai horretan, irakasle lanetan ere ibili zen eta 1997.urtean hil zen.

Freireren pedagogia kritikoari dagokionez, hezkuntza, mundua kritikoki aztertzeko baliogarria izan behar zela aldarrikatzen zuen. Honen inguruan, lau alderdi bereizi zituen; batetik, hezkuntza ezagutza prozesurako baliagarria izatea, honekin adierazi nahi zuen, hezkuntza ezin zela indibiduala eta teorikoa izan, aldakorra baizik.  Bestetik, hezkuntza praktika politiko bat zela adierazi zuen; baloreak eta proiektuak lantzen direlarik. Gainera, hezkuntza komunikazioari garrantzia handia eman zion, eta horrela itxaropenaren ideologia aldarrikatu zuen esperientziari garrantzia emanez. Azkenik, hezkuntza popularraren mugimendu pedagogikoa ofizialki aldarrikatu zuen.



Ideia hauek guztiak biltzen dituen esaldi ezagun bat du Paulok “ Hezkuntzak ez du mundua aldatuko, baina mundua aldatuko duten pertsonak formatuko ditu”. Esaldi honek argi uzten digu Paulok mundua kritikoki aztertuko zuten pertsonak behar zirela pentsatzen zuela, horretarako hezkuntza erabiliz. Munduan aldaketa bat eman nahi bada, beharrezkoa da gizakiok kritikoak izateko formakuntza bat ematea. Ezjakinak bagara ezingo baititugu egoera berri baterako aldaketak proposatu. Hau, ez da egoera indibidual eta teoriko batean ematen, gizartean eta praktikoki baizik. Beraz, hezkuntza ez da erabili behar mundua aldatzeko, hezten ditugun pertsonak erabili  baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario