Azken urte hauetan, erreforma ugari ematen
ari dira, batez ere hezkuntza arloan. Erreformak, hezkuntza sistema prozesuan
ematen diren moldaketak dira. Moldaketa hauek, hobetzeko edo dagoena moldatzeko
sortzen dira, porrot sozial, ekonomiko edo militar baten ondorioz.
Erreforma hauek, kontestu sozialaren arabera ezberdinak
izango dira. Esan beharra dago ere, Gobernuan agintzen duen alderdiaren
arabera, erreforma hauek ezberdinak izango direla, baita alderdi bakoitzaren
ideologiaren arabera moldatuak ere. Gainera, Estatu horren hezkuntzaren
kalitatea definituko du alderdi ezkertiar edo eskuindarren agintearen arabera.
Ondorioz, hezkuntza, Estatuak kontrolatzen duen tresna bihurtu da.
Erreformak ematearen arrazoi edo kausak ; estatuaren
kontrola, ingurunea, irakaskuntzaren kalitatea, lan merkatua, eskolaren krisia,
pedagogía berriak, presio kolektiboa,
demografía aldaketak eta aldaketa
politikoak dira. Arrazoi hauek, interesen arabera moldatuak izaten dira.
Erreformak, kausa batzuengatik ematen diren bezala, hauen
porrota ere, hainbat arrazoien ondorioz izaten da, nagusiena; erreformak teorian landuak izan arren, gero
ez dira praktikan jartzen. Honetaz gain, lau faktore garrantzitsuek ere eragina
dute; sorkuntza eta orientazio nahia, hezkuntza agenteen eta instituzioen
erresistentzia, aplikazio espezifikoak eta hezkuntza erreformaren bakardadea,
hau da; aldaketak, beste zenbait arloetan ere eman ez izatearen kausa.
Haur Hezkuntzako etapan, eragina izan duten erreformak,
honako hauek izan dira; LODE (1985) PSOEk, Espainiako konstituzioko
printzipioak ezarri zituen, LOGSE (1990) Hezkuntza legea egokitzeko eta
hobetzeko sortu izan zen, Haur Hezkuntza lehen aldiz ikaskuntza bezala ezarri
zen; bi ziklotan banatua (0-3) eta (3-6) LOCE (2002) Haur Hezkuntza zaintzara
bueltatzeko asmoz sortua izan zen baina, 2006. Urteko gobernu aldaketaren
ondorioz, alde batera utzi zen. LOE (2006) Haur Hezkuntza, (0-6) etapara
bueltatzen da, borondatezkoa eta dohainik.
Guzti honekin ondorioztatu daiteke; hezkuntza,
politikoek, tresna bezala erabiltzen dutela euren interesetarako. Horregatik,
uste dugu, Eskola Komunitateak sortu eta
manipulatu beharko lukeela hezkuntza sistema. Honetaz gain, hezkuntza, pertsona
independente eta sortzaile bat sortzera bideratuta egon beharko lukeela uste
dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario