Intza Alakin (586 orria – 1 paragrafoa)
Gaur egun hezkuntza berrikuntzak praktikara
eramaterako orduan ez dira arrakastatsuak izaten. Hori arrazoi ugarirengatik
gerta daiteke eta ikerketa batzuen arabera arrazoi horietako bat irakasleen
beldurrak izaten dira. Hauek aldaketak egiterakoan ikasleengan eman daitekeen
erantzun negatiboaren aurrean beldurtzeaz gain, aldaketa horiek ondorio
negatiboak ekar ditzakeela ere pentsatzen dute. Horren aurrean, nahiago izaten
dute aldaketak ez egin eta egoera berari eutsi. Horrela ez da hezkuntza berrikuntzak
ematen.
Nerea Alustiza (586 orria – 2. paragrafoko 5 lerroak)
Intzak azaldutako egoera hori, segurtasun
faltarekin konbinatzen da. Atherton eta Darby autoreek esaten dutenez, honek “ikasketa
galtzera” darama irakaslea; hau da, konfidantza galtzera. Paragrafo hau
aukeratu dut, nire bizitzan egoera hori bizi izan dudalako. Dantzako irakasle
naizen heinean, gertatu izan zait haur batek ez nekien zerbait galdetzea eta
zer erantzun ez jakitea.
Nerea De Los Mozos (592 orria – 1. paragrafoa 5 lerroak)
Hezkuntza berrikuntza, ez dago irakasleen esku
soilik, hezkuntza zentroek ere, hezkuntza
berrikuntzak sustatu beharko dituzte eta aldi berean, irakasleei ere laguntza eskaini
beharko die.
Maider Etxeberria ( 587 orria – 2. paragrafoa)
Irakasleek hartu beharrekiko konpromisoa beraien lanarekiko
ezinbestekoa da, beraien lana ondo burutu dezaten. Lanarekin hartzen de konpromisoa
edo inplikazioaren araberakoa izango da lanaren kalitatea. Hau horrela izanik,
inplikazioa handia bada kalitatea ere handiagoa izango da, hau ez bada horrela ordea, kalitatea ez da egokia izango.
Azpimarratzekoa da, irakasleak bere lana maitatu behar duela eta gogotsu
aritu behar duela horretan, konpromiso hau eman dadin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario