1.
ZATIA
Bideoan azaldu den bezala, badakigu hezkuntza zein
garrantzitsua den eta horren adibide dira dokumentalean azaldu diren eskola
mota ezberdinak (publiko, pribatu...) Hauek guztiak ordea, ezagutza eta
printzipio berdinak lortu nahi dituzte, baina ala al da errealitatean?
Gaur egun, bideoan azaldu diren pentsalariek
dioten bezala, eskolan irakasten dena ez da barneratzen, eta hau hartzen da
eskola porrotaren muina bezala. Baina honen arrazoi nagusietako bat hezkuntza
sistemaren porrotean egon daiteke. Hau ez baita eboluzionatu, belaunaldi
berriek duten pentsatzeko era eboluzionatu den bezala eta horretaz gain,
eskolan ematen diren edukiak bere horretan geratu dira, eboluzionatu gabe.
Esan daiteke, era beran, eskolako haurrak
zenbakitzat hartzen dira, izan ere haurrak
subjektu indibidualak badira ere kalifikatzeko momentuan guztiak maila
berean tratatzen dira, euren esfortzuak zenbaki batzuen bidez definituz eta
honek lehiakortasuna sustatzen du galtzaile eta irabazle kontzeptuak haurrei
barneratuz.
Beraz, eskolek berdintasuna, askatasuna, bakea …
beste antzeko printzipio eta balorez hitz egitean, errealitatean ez dute
praktikara eramaten, soilik ikasgaietako edukiak ea ondo barneratu dituzten edo
ez ebaluatzera mugatzen diren sistemak
eskatzen duen moduan. Eta beraz
irakasleak hezkuntza sistemaren txotxongilo bilakatuz. Horrela ikus dezakegu
haurren sentimendu, emozio eta beharrei ez zaiela garrantzirik ematen.
Hau guztia laburtu dezakegu, dokumentalean agertu
den platonen kobazuloko mitoarekin. Eskolan eta kobazuloan irakasten dena edo
ikusten dena ez dela egiazko errealitatea eta guk benetako errealitatea
ezagututa iruditzen zaigu egia azaldu behar diogula oraindik gezurrean bizi
diren pertsonei.
2.
ZATIA
Dokumentalak
ondo dion bezala, gaur egungo eskola
publikoa txakur heziketa dela esan daiteke hezkuntza izan beharrean.
Baina eskola publikoa sortu aurretik, aitzinako
Atenasen hezkuntza kalean ematen zen hausnarketa eremutzat hartuz eta
derrigorrezko hezkuntza diziplina esklaboek praktikatzen zuten soilik. Ondoren,
elizaren menpeko hezkuntza elitista eta pribatuak hartu zuen agintea, hezkuntza
euren interesetara mugatuaz. Baina, XVIII-XIX. mendean, despotismo
ilustratuaren sorrerarekin agertu zen eskola publikoa. Baina honen printzipio
eta praktikak ez zetozen bat, gaurko hezkuntzarekin gertatzen den bezala.
Honek, diziplina eta autoritarismoa sustatzen baitzuen, askatasun eta
berdintasun ideiak izan arren. Horrela hezkuntza gizartea maneiatzeko tresna
bilakatuz. Industrializazioaren etorrerarekin gainera, eskolak fabrika baten
itxura hartu zuela esan dezakegu, non, gradu ezberdinetan haurrak bereiziz
prozesu mekanikoa bilakatzen den, haurrak produktu balira bezala tratatuz.
Beraz ikusi
dezakegu historian zehar ere hezkuntza publikoak printzipio eta balore politak
landu nahi arren errealitatean ez direla behar indibidualei erantzunik ematen
eta eskola esklusio sozialerako tresna dela, arrakasta nork izango duen eta
nork ez erabakitzen duena.
Esan
daiteke, eskola kanpoko mundura itxia dagoela eta soilik liburuetan dagoena
erakusten dela, egunekotasunari kasurik egin gabe.
Hau
guztia aldatzeko bideoak ondo dioen
bezala, hezkuntza eredu berria berriz
hasi beharko genuke eraikitzen. Bertan,
irakasleak erakusleak izan ordez hezitzaileak izanik eta horretarako
irakasleak haurrak ezagutzeaz arduratzen delarik. Gainera guztiok dakigu
haurrak jaiotzez sortzaileak direla eta jakin-minez beterik bizi direla eta
gaur egungo eskolak egiten ez duen bezala, sortzeko gaitasuna sustatu behar
duela eskola berri honek.
Ikasleak
duen ikasteko behar hori sustatzea izan behar da eskola berri honen funtsa. Sistemak
heziketa emateko duen debekua gaindituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario