miércoles, 14 de mayo de 2014

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK

v  AURREIRITZIAK
Guk, nahiz eta gai honen inguruan ezagutza handirik ez izan, berrikuntzen inguruko definizioa ematera ausartuko ginateke. Gure ustez, berrikuntzak, gizarteak bere gaitasunak azaleratuz eskaintzen dituen proposamen, jarrera edo estrategia berriak dira. Hauek, guztion onerako, dagoena hobetzeko, aurrerakuntzak izateko edota arlo ezberdinetan ( hezkuntza, osasuna, politika … )  hobetzeko sortuak dira. Berrikuntzen helburua, aldaketen bidez etorkizuna hobetzeaz gain datozen arazo berriei aurre egitea da gure ustez.
Hau esan ondoren, berrikuntzen definizioa hezkuntzaren arlora bideratu nahiko genuke. Hezkuntza berrikuntza gure ustez, hezkuntzaren inguruan ematen diren aldaketa eta aurrerapenei dagokio. Hauek, metodologian, helburuetan, baliabideetan … ematen diren  berrikuntzak izanik.

v  BALIABIDEEN SINTESIA
Aurreiritziak bazter utziz, hezkuntza berrikuntza zertan datzan adieraziko dugu irakurritako zenbait artikulutan oinarrituta.
Artikuluen arabera, hezkuntza berrikuntza ikerkuntza didaktikoko motorra izan beharko luke. Berrikuntza, irakaskuntza planifikazio eta hobekuntza prozesua da. Prozesu boluntario, planifikatu eta sortzailea bezain, zaila eta denbora askokoa. Hezkuntza berrikuntzaren eragileak Unibertsitateaz gain, irakasleria ere izan beharko litzateke.
Baina oinarrian, hezkuntza berrikuntza hezkuntza ikerkuntzari lotuta doa. Biak ez dira berdinak, baina berrikuntza nahia beharrezkoa da ikerkuntza gertatzeko. Hezkuntza ikerkuntza funtzionala eta praktikoa izan behar du eta ikaskuntzaren hobekuntza ekarri behar du. Baina gaur egun hezkuntza ikerkuntza urria da. Horregatik, hezkuntza berrikuntzen eta ikerkuntza didaktikoaren arteko erlazioa sustatu behar da. Izan ere, egin diren berrikuntzak ez dira errealitateko esperientziekin frogatu, beraz airean geratzen dira berrikuntza horiek.
Beraz esan dezakegu, hezkuntza berrikuntza planifikazio eta hobekuntza prozesutzat hartzen dela. Berritzeak, zerbait aldatzea dakar. Berrikuntza gure ikusmoldearen aldaketa esan nahi du, ez da helburu bat baizik eta helburura iristeko
modu bat, ez da beharrezkoa zerbait berria sortzea sortua dagoenarekin ere berritu daiteke eta.  
Baina gaur egun diseinatzen diren berrikuntza gehienak  praktikara eramaten ez direla jakiteak deitu digu gehien arreta, nahiz eta guk pentsatu aurrerapenen gizartean bizi garela. Horren arrazoia ondorengo jarrerak izan daitezke:
·         berrikuntzarekin kontzientziatuak ez dauden pertsonak
·          autonomia eta lan sistema kooperatzailea ez egotea
·          irakasleek zentruko motor dinamizatzailea kontutan hartzen ez dutenean
·          Iniziatiba, irakasleen lana eta zuzendaritza eraginkorrak ez direnean.
·         Eskolak bere akatsatetatik ikasten ez duenean.
Arrazoi hauetaz gain, badira horren azalekoak ez diren beste arrazoi batzuk: Eskolako kultura eta irakasleriaren diziplina kodea dira. Eskolak funtzionatzeko modu bat du tradizioz eta irakasleriak ideia, balore, errutina propioak ditu, bere irakaskuntzan eragina dutenak. Honetaz gain, irakasleriaren erresistentziak, barruko indibidualismo eta korporatibismoak, irakasleriaren  ezkortasunak, erreforma instituzionalen eraginak, curriculum bikoitzaren paradoxak, eskaintza pedagogikoaren saturazioak eta ikerkuntza eta praktika eskolarraren arteko erlaziorik ezak zaildu egiten du ere hezkuntza berrikuntza.
Arazo hauen aurrean, hezkuntza berrikuntza gauzatzeko proposamenak egiten dira:
·         Irakasleriaren formakuntza: Hasierakoa (beharrezkoa arau eta errutinak aldatzeko) eta permanentea (zentroena, lan taldeena, berrikuntza proiektuak eta hezkuntza ikerkuntza).
·         Kolaborazioa: Berrikuntza proiektuak kolektiboak izan behar dira eta ez boluntarioak. Zuzendaritza ekipoaren babesa behar da.
·         Lan talde egonkorrak sortzea: Hauek proiektuen iraunkortasuna zehaztu beharko dute. Berrikuntzak eta aldaketak gauzatzea denbora luzeko kontua baita.
·         Zentroko irakasleriaren arteko komunikazioa hobetzea: hauen esperientziak eta ideiak elkartrukatzeko eta kooperazioa sustatzeko.
·         Unibertsitate, gainontzeko hezkuntza zentro eta administrazio ezberdinen arteko kooperazioa sustatzea: Hauen esperientziak sareetan barrena zabaltzea da helburuetako bat. Autore ezberdinek dituzten hezkuntza berrikuntzarako proposamenak partekatzeko.
·         Berrikuntza sustatzen duten irakasleriaren garapen profesionala ziurtatu behar da. Administrazioek ikertzen eta berritzen duen irakasleria saritu behar dute.
·         Ikerketa zientifikoa praktikara zuzendua eta erlazionatua egon behar da.
Proposamen hauek aurrera eramateko, zenbait metodologia izan dira erabilienak. Guzti hauen helburua hezkuntza metodologia ezberdinetan berrikuntzek duten eragina deskribatzea izan delarik. Horrela, ondorengoa proposatu izan dute:
Klase magistralei dagokionez, betidanik izan diren bezala, beharrezko material bakarrarekin eta ordenagailuaren bidez aurkezpenak, bideoak … erabiliz; Klase praktikoetan, kontzeptuak transmititu ordez, arazoak ebaztziz; Laborategi klaseak, teoria praktikan jartzean datza, teoria frogatuz; Tutoretzetan, irakasleak galderak erantzunez, ikaslearen zalantzak argitzen dituelarik; Ebaluazioari dagokionez, ebaluazio sumatiboa erabiltzen da, barneratu diren kontzeptuak ebaluatzeko; Planifikazioaren inguruan, kurtso hasieran burutzen da eta  helburua, ikasleari ikasgaiaren inguruko informazioa ematea delarik: eta taldeko lanak edo lan indibidualak gauzatzea, irakasleak gaia aukeratzen duelarik eta ikasleek lana euren kontu burutzen dutelarik. Behin lana amaituta, irakaslean ebaluatu egingo du.

Baina, berrikuntza hauek gauzatzeko orduan, irakasleak txosten edo informe baten garatzearen bitartez ere, berrikuntzak ekar ditzake.Beraz, irakaslearen gelako programazio eta unitate didaktikoak burutzeko zereginarekin lotu dezakegu hezkuntza berrikuntza.  Izan ere, unitate didaktiko baten txosten bat idaztea, unitate hori aurrera eramateko egindako prozesua adieraztea izango litzateke, prozesua aztertuz eta birbegiratuz eta bertan ebaluazioaren emaitzak, iritziak eta  ondorioak azaltzen direlarik. Horrela, irakasle baten auto-ebaluaketa gertatuko litzateke. Irakasleak jabetuko dira lanean zehar izandako prozesuaz, bai eta beste irakasle batzuei esperientzia kontatu ere. Izan ere, txosten hauen erabilpen nagusia: irakasleari bere profesionaltasunaz jabetzen laguntzea eta egindakoaz hausnartuz, hobekuntza sustatzea da.
Txosten hauek idazterako orduan, kontuan hartu behar dugu komunikatu behar garela; hau da, modu ulerterraz batean mintzatu behar garela, irakurleak ulertu dezan.

Harris, egile anglosaxoiarrak, dioen bezala, txosten hauek hiru diskurtso mota ezberdin konbinatuz idatzi beharko genituzke: Diskurtso limurtzailea, non motibazioa eta irakasleen estimulazioa izango dituen helburu; diskurtso deskribatzailea, egoera desberdinak deskribatzea izango duena helburu; diskurtso teorikoa, non aurretiaz adierazitako egoera desberdinen adibideak justifikatzen saiatuko den.  Txostenak horrela idatziz gero, argumentu pedagogikoak ematea lortuko dugu, garrantzitsua baita modelo pedagogikoak ezagutzea. Orientazio orokorrak eskaintzea ere lortuko dugu, irakasleek egoera ezberdinen aurrean modu ezberdinetan erreakzionatzeko.

Baina, orain arte emandako argibideak, ez ditugu modu bakar eta itxian ulertu behar. Hau da, txosten bat idazteko hainbat modu daude. Hala ere, gutxiengo batzuk beti errespetatu beharko genituzke: Unitate didaktikoan landutako irakaskuntzaren hiru etapei buruz hitz egitea, gelan nola landua izan den adieraztea, ebaluazio irizpideak adieraztea, prozesua ere adieraztea eta egindakoaren deskribapena eta balorazioa gauzatzea.

Beraz, ikusi dugun bezala, hezkuntza berrikuntzak gauzatzea neurri handi batean irakasleon esku dago. Bai gure jarrera eta gure arteko kooperazioaren esku eta baita programazioan eta irakaskuntzan egiten dugun lan eta hausnarketen esku ere. Hortaz, gure inplikazioaren garrantzia zenbatekoa den jakitea izan da artikuluek gure ezagutzari egindako ekarpena.


v  LANKETA TEORIKOAN OINARRITUTAKO GOGOETA
Hau guztia ikusita, ondorioztatu dezakegu, hezkuntza esparruko berrikuntza bat emateko, ezinbesteko dela berrikuntza honetan parte hartzen duten faktore guztien arteko komunikazio eta hartu-eman  egokia bat ematea. Ekintza hau eman dadin zenbait aspektu kontuan izatea beharrezkoa iruditzen zaigu: aspektu ekonomikoa, soziala, hezkuntzaren ingurukoa, erlijiosoa … horrela berrikuntza hau testu inguru egoki batean emango dela bai eta aurrera aterako dela ziurtatuz. Honetaz gain, jarrera positibo bat eta berrikuntzan sinestea beharrezkoa da.
Esparru honetan gure ustez, honako elementuetan eman daiteke berrikuntza  bat: Baliabideetan; materiala, eraikinak, teknologia, metodologia; eskolaren funtzionamendua, irakasleria …
Baina, gure ustetan berrikuntza batek ez du zertan beti hobekuntza bat izan behar. Berrikuntza bat martxan jartzen denean, proposamena edo intentzioa beti hobekuntza bati begira dago. Baina, batzuetan hasieran proposatutako helburuak ez dira behar bezala ateratzen. Sintesian zehar adierazi den bezala, berrikuntza ez da helburu bat baizik eta helburura iristeko modu bat.

                Eta era beran esan beharra dago, berrikuntzak aldaketa bat suposatzen duela baina ez dela erreforma baten berdina. Erreformak legeen bitartez ematen diren hezkuntza sistemako aldaketak direlarik eta hezkuntza berrikuntzak berriz, irakasleen esku dauden egunerokotasunean eman daitezkeen aldaketak direlarik.

1 comentario:

  1. Ea ba pixkanaka hezkuntza mundua hobetzen goazen denon artean!

    Neurri handi batean zuen esku gelditzen da!

    Animo eta eutsi hobekuntzarako grinari!

    BEGOÑA

    ResponderEliminar