v AURREIRITZIAK
Guk, nahiz eta gai honen inguruan ezagutza
handirik ez izan, berrikuntzen inguruko definizioa ematera ausartuko ginateke.
Gure ustez, berrikuntzak, gizarteak bere gaitasunak azaleratuz eskaintzen
dituen proposamen, jarrera edo estrategia berriak dira. Hauek, guztion onerako,
dagoena hobetzeko, aurrerakuntzak izateko edota arlo ezberdinetan ( hezkuntza,
osasuna, politika … ) hobetzeko sortuak
dira. Berrikuntzen helburua, aldaketen bidez etorkizuna hobetzeaz gain datozen
arazo berriei aurre egitea da gure ustez.
Hau esan ondoren, berrikuntzen definizioa
hezkuntzaren arlora bideratu nahiko genuke. Hezkuntza berrikuntza gure ustez,
hezkuntzaren inguruan ematen diren aldaketa eta aurrerapenei dagokio. Hauek,
metodologian, helburuetan, baliabideetan … ematen diren berrikuntzak izanik.
v
BALIABIDEEN
SINTESIA
Aurreiritziak bazter utziz, hezkuntza berrikuntza zertan datzan adieraziko dugu irakurritako
zenbait artikulutan oinarrituta.
Artikuluen arabera, hezkuntza berrikuntza
ikerkuntza didaktikoko motorra izan beharko luke. Berrikuntza, irakaskuntza
planifikazio eta hobekuntza prozesua da. Prozesu boluntario, planifikatu eta
sortzailea bezain, zaila eta denbora askokoa. Hezkuntza berrikuntzaren
eragileak Unibertsitateaz gain, irakasleria ere izan beharko litzateke.
Baina oinarrian, hezkuntza berrikuntza hezkuntza
ikerkuntzari lotuta doa. Biak ez dira berdinak, baina berrikuntza nahia beharrezkoa
da ikerkuntza gertatzeko. Hezkuntza ikerkuntza funtzionala eta praktikoa izan
behar du eta ikaskuntzaren hobekuntza ekarri behar du. Baina gaur egun
hezkuntza ikerkuntza urria da. Horregatik, hezkuntza berrikuntzen eta
ikerkuntza didaktikoaren arteko erlazioa sustatu behar da. Izan ere, egin diren
berrikuntzak ez dira errealitateko esperientziekin frogatu, beraz airean
geratzen dira berrikuntza horiek.
Beraz esan dezakegu, hezkuntza berrikuntza
planifikazio eta hobekuntza prozesutzat hartzen dela. Berritzeak, zerbait
aldatzea dakar. Berrikuntza gure ikusmoldearen aldaketa esan nahi du, ez da
helburu bat baizik eta helburura iristeko
modu bat, ez da beharrezkoa zerbait
berria sortzea sortua dagoenarekin ere berritu daiteke eta.
Baina gaur egun diseinatzen diren berrikuntza gehienak praktikara eramaten ez direla jakiteak deitu digu gehien arreta, nahiz eta guk
pentsatu aurrerapenen gizartean bizi garela. Horren arrazoia ondorengo jarrerak
izan daitezke:
·
berrikuntzarekin
kontzientziatuak ez dauden pertsonak
·
autonomia eta lan sistema kooperatzailea ez
egotea
·
irakasleek zentruko motor dinamizatzailea
kontutan hartzen ez dutenean
·
Iniziatiba, irakasleen lana eta zuzendaritza
eraginkorrak ez direnean.
·
Eskolak
bere akatsatetatik ikasten ez duenean.
Arrazoi hauetaz gain, badira horren azalekoak ez diren beste arrazoi
batzuk: Eskolako kultura eta irakasleriaren diziplina kodea dira. Eskolak
funtzionatzeko modu bat du tradizioz eta irakasleriak ideia, balore, errutina
propioak ditu, bere irakaskuntzan eragina dutenak. Honetaz gain, irakasleriaren
erresistentziak, barruko indibidualismo eta korporatibismoak,
irakasleriaren ezkortasunak, erreforma
instituzionalen eraginak, curriculum bikoitzaren paradoxak, eskaintza
pedagogikoaren saturazioak eta ikerkuntza eta praktika eskolarraren arteko
erlaziorik ezak zaildu egiten du ere hezkuntza berrikuntza.
Arazo hauen aurrean, hezkuntza berrikuntza gauzatzeko proposamenak egiten
dira:
·
Irakasleriaren
formakuntza: Hasierakoa (beharrezkoa arau eta errutinak aldatzeko) eta
permanentea (zentroena, lan taldeena, berrikuntza proiektuak eta hezkuntza
ikerkuntza).
·
Kolaborazioa:
Berrikuntza proiektuak kolektiboak izan behar dira eta ez boluntarioak.
Zuzendaritza ekipoaren babesa behar da.
·
Lan
talde egonkorrak sortzea: Hauek proiektuen iraunkortasuna zehaztu beharko dute.
Berrikuntzak eta aldaketak gauzatzea denbora luzeko kontua baita.
·
Zentroko
irakasleriaren arteko komunikazioa hobetzea: hauen esperientziak eta ideiak
elkartrukatzeko eta kooperazioa sustatzeko.
·
Unibertsitate,
gainontzeko hezkuntza zentro eta administrazio ezberdinen arteko kooperazioa
sustatzea: Hauen esperientziak sareetan barrena zabaltzea da helburuetako bat.
Autore ezberdinek dituzten hezkuntza berrikuntzarako proposamenak partekatzeko.
·
Berrikuntza
sustatzen duten irakasleriaren garapen profesionala ziurtatu behar da.
Administrazioek ikertzen eta berritzen duen irakasleria saritu behar dute.
·
Ikerketa
zientifikoa praktikara zuzendua eta erlazionatua egon behar da.
Proposamen
hauek aurrera eramateko, zenbait metodologia izan dira erabilienak. Guzti
hauen helburua hezkuntza metodologia ezberdinetan berrikuntzek duten eragina
deskribatzea izan delarik. Horrela, ondorengoa proposatu izan dute:
Klase
magistralei dagokionez, betidanik izan diren bezala, beharrezko material
bakarrarekin eta ordenagailuaren bidez aurkezpenak, bideoak … erabiliz; Klase
praktikoetan, kontzeptuak transmititu ordez, arazoak ebaztziz; Laborategi
klaseak, teoria praktikan jartzean datza, teoria frogatuz; Tutoretzetan, irakasleak
galderak erantzunez, ikaslearen zalantzak argitzen dituelarik; Ebaluazioari
dagokionez, ebaluazio sumatiboa erabiltzen da, barneratu diren kontzeptuak
ebaluatzeko; Planifikazioaren inguruan, kurtso hasieran burutzen da eta helburua, ikasleari ikasgaiaren inguruko
informazioa ematea delarik: eta taldeko lanak edo lan indibidualak gauzatzea, irakasleak
gaia aukeratzen duelarik eta ikasleek lana euren kontu burutzen dutelarik.
Behin lana amaituta, irakaslean ebaluatu egingo du.
Baina, berrikuntza hauek gauzatzeko orduan, irakasleak txosten edo informe
baten garatzearen bitartez ere, berrikuntzak ekar ditzake.Beraz, irakaslearen
gelako programazio eta unitate didaktikoak burutzeko zereginarekin lotu dezakegu hezkuntza berrikuntza. Izan ere, unitate didaktiko baten txosten bat
idaztea, unitate hori aurrera eramateko egindako prozesua adieraztea izango
litzateke, prozesua aztertuz eta birbegiratuz eta bertan ebaluazioaren
emaitzak, iritziak eta ondorioak
azaltzen direlarik. Horrela, irakasle baten auto-ebaluaketa gertatuko
litzateke. Irakasleak jabetuko dira lanean zehar izandako prozesuaz, bai eta
beste irakasle batzuei esperientzia kontatu ere. Izan ere, txosten hauen
erabilpen nagusia: irakasleari bere profesionaltasunaz jabetzen laguntzea eta
egindakoaz hausnartuz, hobekuntza sustatzea da.
Txosten hauek idazterako orduan, kontuan hartu behar dugu komunikatu behar
garela; hau da, modu ulerterraz batean mintzatu behar garela, irakurleak ulertu
dezan.
Harris, egile anglosaxoiarrak, dioen bezala, txosten hauek hiru diskurtso
mota ezberdin konbinatuz idatzi beharko genituzke: Diskurtso limurtzailea, non
motibazioa eta irakasleen estimulazioa izango dituen helburu; diskurtso
deskribatzailea, egoera desberdinak deskribatzea izango duena helburu; diskurtso
teorikoa, non aurretiaz adierazitako egoera desberdinen adibideak justifikatzen
saiatuko den. Txostenak horrela idatziz
gero, argumentu pedagogikoak ematea lortuko dugu, garrantzitsua baita modelo
pedagogikoak ezagutzea. Orientazio orokorrak eskaintzea ere lortuko dugu,
irakasleek egoera ezberdinen aurrean modu ezberdinetan erreakzionatzeko.
Baina, orain arte emandako argibideak, ez ditugu modu bakar eta itxian
ulertu behar. Hau da, txosten bat idazteko hainbat modu daude. Hala ere, gutxiengo
batzuk beti errespetatu beharko genituzke: Unitate didaktikoan landutako
irakaskuntzaren hiru etapei buruz hitz egitea, gelan nola landua izan den
adieraztea, ebaluazio irizpideak adieraztea, prozesua ere adieraztea eta egindakoaren
deskribapena eta balorazioa gauzatzea.
Beraz, ikusi dugun bezala, hezkuntza berrikuntzak gauzatzea neurri handi
batean irakasleon esku dago. Bai gure jarrera eta gure arteko kooperazioaren
esku eta baita programazioan eta irakaskuntzan egiten dugun lan eta hausnarketen
esku ere. Hortaz, gure inplikazioaren garrantzia zenbatekoa den jakitea izan da
artikuluek gure ezagutzari egindako ekarpena.
v
LANKETA
TEORIKOAN OINARRITUTAKO GOGOETA
Hau guztia ikusita, ondorioztatu dezakegu,
hezkuntza esparruko berrikuntza bat emateko, ezinbesteko dela berrikuntza
honetan parte hartzen duten faktore guztien arteko komunikazio eta hartu-eman egokia bat ematea. Ekintza hau eman dadin
zenbait aspektu kontuan izatea beharrezkoa iruditzen zaigu: aspektu ekonomikoa,
soziala, hezkuntzaren ingurukoa, erlijiosoa … horrela berrikuntza hau testu
inguru egoki batean emango dela bai eta aurrera aterako dela ziurtatuz. Honetaz
gain, jarrera positibo bat eta berrikuntzan sinestea beharrezkoa da.
Esparru honetan gure ustez, honako elementuetan eman
daiteke berrikuntza bat: Baliabideetan;
materiala, eraikinak, teknologia, metodologia; eskolaren funtzionamendua,
irakasleria …
Baina, gure ustetan berrikuntza batek ez du zertan
beti hobekuntza bat izan behar. Berrikuntza bat martxan jartzen denean,
proposamena edo intentzioa beti hobekuntza bati begira dago. Baina, batzuetan
hasieran proposatutako helburuak ez dira behar bezala ateratzen. Sintesian
zehar adierazi den bezala, berrikuntza ez da helburu bat baizik eta helburura
iristeko modu bat.
Eta era beran esan
beharra dago, berrikuntzak aldaketa bat suposatzen duela baina ez dela
erreforma baten berdina. Erreformak legeen bitartez ematen diren hezkuntza
sistemako aldaketak direlarik eta hezkuntza berrikuntzak berriz, irakasleen
esku dauden egunerokotasunean eman daitezkeen aldaketak direlarik.
Ea ba pixkanaka hezkuntza mundua hobetzen goazen denon artean!
ResponderEliminarNeurri handi batean zuen esku gelditzen da!
Animo eta eutsi hobekuntzarako grinari!
BEGOÑA